Saio honetan, batez ere bi lengoiaren inguruan aritu gara. Bata, matematika lengoaia eta bestea, zientzia lengoaia. 

Ondorengo lerroetan saioaren antolaketa, bertan erabilitako dokumentazioa zein balorazio formularioa izango duzue eskuragarri. 

0.  Saioaren bizkar-hezurra:

9:00 - 09:30: Izena ematea.

9:30 - 10:00: Aurreko saioen laburpena. Bideoa.  (V. atalean duzue ikusgai)

10:00 - 11:30: Matematika lengoaia


11:30 - 12:00: Atsedenaldia. Teloi osteko materialak ikusigai.


12:00 - 13:30: Zientzia lengoaia


13:30 - 14:30: Ainguratu eta itxiera


1. BAT. Matematika eta zientzia lengoaiak.

Oraingoan, aurrez aurreko saioa baino lehen honako bi bideoak ikusteko gonbidapena luzatu genizuen. Hau da, kontzeptu teorikoak adierazten dituen bideoak igorri genituen saioan alde praktikoari zuku gehiago ateratzeko helburuarekin. 

Matematika lengoaia

2022-02-02

Zientzia lengoaia

2022-02-02

Otsailak 2 Zientzia-mate.pptx .pptx.pptx fitxategiaren kopia

Lanketa

Adierazi izan dugu errespetatu nahi dugula eskola bakoitzaren izaera. Hori horrela, zuen esku uzten dugu bi lengoaia hauen eskaintza, garapena, behaketa, akonpainamendua eta zuen esku-hartzearen balorazioa. 

Hala ere, zuen egunerokotasunean zer, zertarako, non, nola eskaintzen duzuen hausnartzea izan daiteke lehen pausoetarikoa.  Ondoren, zuen esku-hartzearen balorazioa egin dezakezue eta azkenik, eskaintzen duzuen globaltasun horretan, aurraren ibilbidea aztertu. 

Ezer bada, badakizu(e) non gauden.