Mikroproiektua
Mikroproiektua
Esanahia
Esanahia
Mikro: ez da mini. Miniari maxiak duen gauza asko falta zaizkio. Mikroak ordea, makroak dituen elementu berberak ditu.
Mikroproiektua: Haurraren interesgunetik eta jakinminak sortzen duen garretatik eratorritako proiektua da, Heziberriren terminologiari lotzen badiogu, arazo-egoera bat izan daiteke "jakinmin hori". Norberarena. Proiektua, pertsona bakarrak, bik, hiruk... asko jota bost pertsonek osaturiko talde batek kudeatu dezake. Inork ez daki zertan bukatuko den, bidea ere zein izango den zehatz akaso ezta ere... Hezitzailearen lana bidaide izatearena da: jakinmin hori zertan den jakin, helburuak zehaztu, pausoak eman ahala noranzkoa zehaztu, dokumentatu, errelatoa sortu...