MUGIMENDU AUTONOMOKO JUNTADIZOETAKO KONPROMEZUAK

2021/2022 ikasturtean zehar EAEko Haur Hezkuntza etapa eskaintzen duten eskola publiko orori iritsi zitzaion Mugimendu Autonomoko Juntadizoetako kide izateko gonbidapena. 

Hilean behin, asteazkenetan, Lehen Puntadak edo Ehuleak izeneko bi taldetan egoteko aukera izan dugu. Eskolak aukeratu du bere ibilbidearen eta ahalmenen arabera zein taldetan egon nahi duen. Zein da bi taldeen erabakia? Bada, ibilbidea eta konpromezuak.  Lehen Puntadetakoak, 12 konpromezu aukeratu dituzte dauden guztietatik. Ehuleek, denak. 



Juntadizoak_Konpromezua_IDAZTEKO (4).pdf

PROTOKOLOAK

Konpromezuetako ale batzei, Protokoloa(k) deitu diegu. Zergatik? 237/2015 Dekretuan aipaten den bezala, ezinbestean eskola guztietan "Hezitzaile taldearen esku-hartze estilo bateratua" izan behar dugula dio. Dekretu eta curriculum osoan inplizitu agertzen den arren, esplizituki beraiazko atala du. Gure ibilbide profesionalean ez da horren ohikoa etapa mailako erabakiak eta esku-hartzeak hausnartuak adostuak definituak izatea.  Eguneroko bizitzan zer, zertarako, zergatik, norentzat egitea ezinbestekotzat jotzen dugu denok, hala ere, horren inguruko erabakiak hartzea ezinbestekoa dugu. 

Jakin badakigu, eskola baikoitzak bere izaera eta bere egoera propioa duela. Horrexegatik, protokolo hauek berberak izateak EAEko eskola publiko guztientzat ez du zentzurik. Ez balitzake doitua izango. Ez doitua, ez eta esanguratsua ere bertako profesionalantzat. Hala ere, badaude zenbat elementu denok komunean izango ditugunak; Dekretua, Hezkuntza Saileko Lan ildoak, haurraren zaintza, ongizate emozionala eta fisikoa... 

Hori horrela, orri honetan lehenik Bizkar-hezurra ikusiko duzue. Bai edo bai, protokolo guztiek sustraian izango dutena. Kurtsoa aurrera joan ahala, bertan zintzilikatuko ditugu lagungarriak izan daitekeen informaizoa.

Bizkar-hezurra

Protoko oro adostean kontuan izango ditugun atalak

Zaintza Protokoloa 2022-03-29.pdf

Protokoloa(k). Zaintza

PDF honetan hainbat barne protokolo aurkituko dituzu, denek zaintza momentuekin lotura zuzena dutenak. Horregatik sarrera eta Dekretuarekiko lotura berdina izango dute eta esku-hartzean bereiziko dira. 


Zaintzatzat hartzen ditugun momentu edo beharrak hurrengoak dira: