Aprendizaia prozesua

Zein ezberdintasun dago aprendizaia prozesua eta ikas-irakaskuntza prozesuaren artean?

237/2015 Dekretuan, ikas-irakaskuntza prozesua agertzen da. Hala dago itzulita, gaztelerazko "proceso de aprendizaje". Beraz, edozein idatzitan ontzat hartuko litzateke ikas-irakaskuntza prozesua. Baina horrek ez du esan nahi zehaztasun eta janzkizunik izango genukeenik. 

Ikas-irakaskuntza prozesuan, pertsonek hartzen dute parte. Pertsona batek irakatsi egiten du eta besteak ikasi. Edo buelta emanez gero, batek ikasi eta besteak irakatsi egiten duenean erabiltzen da. 

Aprendizaia prozesuan, pertsonek, espazioek, materialek... hartzen dute parte. Hori horrela, APRENDIZAIA PROZESUA erabiltzen dugu.