Hezitzailea. MAisu-maistra. Bidaidea.
Irakaslea: administratiboki Bigarren Hezkuntzako irakasleei dagokie. Azken urteetan Haur eta Lehen Hezkuntzako profesionen inguruan hitz egiterakoan ere ibili izan da eta ibiltzen da. Dekretuan bertan ere irakasle hitza agertzen da hezitzaile hitzarekin batera. Dena den, administratiboki Haur eta Lehen Hezkuntzako profesionalok, maisu-maistra gara eta B gorputzekoak. Bigarren Hezkuntzakoak aldiz, irakasleak eta A gorputzekoak. Bi gorputzen lan balditzak egun, ezberdinak dira.
Maisu-maistra: Urteak daramatzago ez ditugula bi hitzok erabiltzen naturaltasunez. Ez dakigu oso ondo zergatik. Irakasleak izan nahi dugulako akaso? Dekretuan akaso agertzen ez delako kasik eta bere ordez irakasle hitza agertzen delako? Kontuak kontu, aldarrikatzaileak garenez, maisu-maistra erabiltzea egokiagoa iruditzen zaigu irakaslea erabiltzea baino. Ez baikara irakasleak. Ez administratiboki ez eta esentziaz ere. Aldarrikapenez ari garela. Aldarrikatu nahiko genuke maisu terminologia eta maistrarena irudiz berditzea. Ez dugu eta beti komunitate bezala pareko erabiltzen. Maisua izatea gauza handia da, maistra izatea agintzaile, kontrolatzaile eta malgutasun gabea bezala erabiltzen baita. Aldarrikapena ere hemen beraz, maisu eta maistra hitzaren esanahia berbera izatera iristea.
Hezitzailea: Eskoletan, sarritan, administratiboki " Hezkuntza llaguntza espezialistei" dietu izan diegu. Hala ere, eskoletan izendatzeko "onartutzat" dugun izendatzea da. Dena den, 237/2015 Dekretuan, hezitzaile izena agertzen da. Gaztelerazko educador/educadora bezala. Irakasten duen pertsona baino, hezteko prozesuan bidaidea den profesionala nahiago dugu.
Laburbilduz. Maisu-maistrak gara administratiboki. Bi hitzok erabiltzen ditugu eta maistra hitzaren azpian dagoen irudi negatiboa kendu nahi dugu. Hezitzailea edo bidaidea da gehien erabiltzen ditugun hitzak, Haur Hezkuntzako profesionalak aipatzean.