Honako atal honetan lbigarren eguneko saioaren "argazkia" eta materialak ditugu. Bakoitzak nahi eta behar duen doinu eta neurrian, eskolan landu eta garatzeko.
0. Saioaren bizkar-hezurra:
9:30etan agurra. Aurreko saioetako Dokumentazioa.
9:45- 11:30 "Igo eremua. Nortasunaren eta eraikuntzaren eta ingurune fisiko eta sozialaren ezaugeraren eremua". Hitzak, sustraiak, helburuak...
11:30-12:10 Atsedena.
11:30-12:05 Espazioak eta geruzak.
12:05-14:15 Teoriatik praktikara.
14:15-14:30 Ainguratu eta itxi.
1. "Igo eremua."Igo eremua. Nortasunaren eta eraikuntzaren eta ingurune fisiko eta sozialaren ezaugeraren eremua". Hitzak, sustraiak, helburuak...
237/2015 Dekretua. Igo esperientzia eremua.
Saioan erabilitako aurkezpena
Txantiloia
Honako txantiloiaren helburua lehengo eremuko ezaugarrien atala, helburuak, haurra, espazioaren etabarren inguruko loturak egiteko lagungarria izatearena da. Dena den, beti bezalaxe, hautazkoa da.
Lanketa honekin ezaugarrien sustraiak eta gure egunerokoa lotu eta lagungarria zaiguna identifikatzea da.
2. Espazioak eta geruzak. Atal honetan aurkituko duzuna honakoa da; espazioak ere urkulduko bagenitu, geruzetan banatuko bagenitu, geruza bakoitza zein izango litzatekeen, zerekin zer lotuko genukeen eta gure intentzioaren arabera zer, nola, zergatik eta zertarako erabakitzeko baliabideak izango genituzke.
Erabilitako Powr Pointa
Geruzak
Geruzen dokumentua
Azalpen eta justifikazioa. "Ofiziala"
Lagina.
Haur Hezkuntzako Berariazko Egitasmo Esperimentaleko eskola baten espazio bakarra.
Domingo Agirre. Legazpi
3. Teoriatik praktira. Saioan bertan, oholtza gainean "gela tradizional" bat genuen montatua. Hortik, momentuan pentsatutako herri batean kokatu ginen, haurren adin konkretu batean, ezaugarri jakin batzuk aintzat hartuta eta etxetik eramandako materailarekin oso orokor zein eraldaketa egin proposatu genuen. Aurrerago, lengoaia zein garapen maila ezberdinen araberako ekosismetak eta horien sustraiak adieraztea da gure helburua. Hemen argazki batzuk genuenetik, egin genuenerako ibilbidearena.
4. Saioan jasotakoak. Mari Seararen oparia.
Saioan zehar berak hartutako apunteak dira, eskuzabaltasun osoz guri igorri dizkigunak. Esker mile Mari!Plazer hutsa!
Eskolan lantzeko proposamena:
5. Proposamenaren muina
A. I. esperientzia eremuko ezaugarriak irakurri eta hauen inguruan hausnartu. Helburuekin lotu.
B. Gure eskolako irudia zein den zehaztu.:
Nor gara?
Zer defendatzen dugu?
Zein irudi eman nahi dugu?
Zein da gure kultura eta nortasun ikurra?
C. Gure eskolako argazkiak atera (eraikuntza kanpotik, barrutik, barne-kanpo espazioa, komunak, hezitzaileen espazioa zuen komunak, eskailerak...
Nerea Olasagastiren izenarekin TEAMSeko karpeta bateko lotura iritsiko zaizue. Bertan gorde arren juntadizoetako dokumentu eta argazkiak.