Honako honetan bi gai landu ditugu. Bata, komunikazioa, irudia. Bestea, egokitzapena.

Ondorengo lerroetan saioaren antolaketa, bertan erabilitako dokumentazioa, balorazio formularioa eta bideoa izango duzue eskuragarri.

0. Saioaren bizkar-hezurra:

9:30etan agurra. Aurreko saioetako Dokumentazioa eta informazioa.

9:45- 11:30 Norentzat? Komunikazioa eta irudia.

11:30-12:10 Atsedena.

12:15-13:15 Egokitzapena hizpide

13:30-13:50 Mimetiz eskola publikoaren esperientzia.

13:50-14:00 Ainguratu eta itxi.


1. Norentzat? Komunikazioa eta irudia


Lanketa

Lanketa asko egin daitezke honen inguruan. Badakizue zuen autonomia, eskolaren bidea errespetatu nahi izaten dugula eta ez genuke nahi gai hauen inguruan lan karga handitzea.

Hala ere, landu nahi baduzue, saikera polita izan daiteke bakoitzak lan egiten duen eskolarekiko duen irudia idaztea. Elkarri adierazi. Pauso bat aurrerago joan nahi baduzue, zer uste duzue profesional indibiduo bezala adierazten duzuela? Eta beste zure lankideek zein uste duzu ematen duela?

Loturak egiten hasita, hartu dituzuen konpromezu guztiekin du lotura modu batera edo bestera. Osotara sartu nahi ez baduzue ere ur hauetan, kontzientzia hartu, ezer aldatuko zenuke? Zertarako? Zergatik?

Ezer bada, badakizu(e) non gauden.